Aurten pentsioek %0'25eko igoera izan dutela salatu dute Iruñean Krisiaren Aurkako Adinekoek

  • 2017an Kontsumoaren Prezio Indizea %1’1 igo den bitartean, 2018an pentsioaren igoera "onartezina eta barregarria" dela kritikatu dute. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 09an - 15:16
Argazkia: Marisa de Simón

%0'25 baino ez dira handitu aurten pentsioak, 2017an Kontsumoaren Prezio Indizea %1’1 igo den bitartean. Esaterako. 700 euro kobratzen dituzten 56.110 pentsionista daude Nafarroan; %0’25eko igoerarekin, 1'75 euro baino ez da igo haien pentsioa.Eta horregatik, manifestazioa egin dute gaur goizean, Gazteluko Plazatik abiatuta, Krisiaren Kontrako Adinekoak deituta.

Gainera, pentsioen kutxaren kontrako "jazarpena" salatu dute, aurreikuspenek gastatuko dela iragartzen baitute. Adinekoek, baina, pentsio duinak izateko duten eskubidea ekarri dute gogora.

Horregatik, eskari hauek egin dizkiote Espainiako Gobernuari: gizarte segurantza onbideratu dezala, Produktu Kontsumo Indizea berreskuratu dezala eta pentsio baxuenak hobetu ditzala. Hori guztia lortzeko neurriak proposatu ditu Krisiaren Aurkako Adinekoak taldeak: "prekarietatea ezabatzea, enpleguaren kalitatea hobetzea, lan erreforma bertan behera uztea eta sistemaren siru-sarrerak handitzea".

Argazkia: Marisa de Simon
Argazkia: Marisa de Simon

Artikulu hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude