argia.eus
INPRIMATU
Aurten Durangoko Azokan iazko salmentak parekatu direla esan du zuzendaritzak

2010ko abenduaren 09a
Durango1

Iazko salmentei eustea lortu duela aurtengo Durangoko Azokak nabarmendu nahi izan du Jon Irazabal zuzendariak atzo eguerdian egin zuen balorazioan. Lehen egunetan jende gehiegi ibili ez bazen ere, astelehen eta asteartean jende gehiago ibili zela aipatu du, eta berrikuntzak zituztenek batez beste, iazko salmentak berdintzea lortu dutela. Ahotsenea proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute balorazioan. Gehien saldu diren produktuen artean daude, besteak beste, Ken Zazpi eta Gatiburen lan berriak, Txinaurriak diskoa eta Joseba Sarrionandia eta Koldo Izagirreren saiakera liburuak.