"Nik ez dakit zergatik berriz zulo berean sartu behar dugun hanka, zergatik ezin diren gauzak hobeto egin. Bai, badakit, erantzuna: hemen betiko fanatiko eroak dabiltzala setati beren bidean. Baina bada ordua galdetzeko ere, urtea joan eta urtea etorri, zer egiten dugun hain gaizki hemen “fanatiko eroek” hain lur ongarritua aurkitzeko..."
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2142/aurkia-eta-ifrentzua