argia.eus
INPRIMATU
Aurkezpen asanblada egingo du Harian Ezkerraldeko gazte prekarioen sareak
  • Irailaren 25ean 19:00tan asanblada antolatu dute Harianeko kideek , Portugaleteko Merkatuan. Gazte prekarioen sarea kide berriei aurkeztu eta ikasturteko erronkak finkatuko dituzte.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko irailaren 20a
Prekarietatearen aurkako mobilizazio bat Ezkerraldean, ekainean (Argazkia: barakaldodigital.blogspot.com).
Ezkerraldeko gazte prekarioen sareak indartsu hasi nahi du ikasturtea. Horretarako, aurkezpen asanblada bat antolatu dute irailaren 25erako. 19:00tan batuko dira gazteak Portugaleteko Merkatuan. Bertan, proiektuaren nondik-norakoak azaltzeaz gain, ikasturteko erronkei begira jarriko dira: lan-ildoak finkatu eta helburuak zehaztuko dituzte gazteek. Inguruko gazteei dei egin diete asanbladan parte hartzeko eta haien ekarpenak egiteko.

Harian 2017an sortu zen, Ezkerraldean prekarietatea borrokatu nahi zuten gazteak bildu eta saretzeko asmoz. Besteak beste, klase partikularrak ematen dituzten edota zaintza lanetan dabiltzan gazteen lan baldintzen inguruko borroketan murgilduak ibili dira. Baita Glovo enpresako riderren edota Lanbide Heziketako ikasleen gaiak jorratzen ere. 

Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, iragarri zituen Bizkaia mailako "No es lo que hay " jardunaldiak. Gazte langileen borroka herrialde osora hedatzeko asmoz, hainbat hitzaldi eta eztabaida emango dituzte urriaren 19an. Harianek ere dei egin du jardunaldietan parte hartzeko.