Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izendatu dute


2008ko uztailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Hendaiako Herriko Etxean izendatu dute Aurelia Arkotxa euskaltzain oso. Baigorriarra sortzez eta Hendaiara gaztetan bizitzera joana, nafar-lapurtera euskalkiaren adibiderik onena dela uste du euskararen munduak. Bordeleko unibertsitateko irakasle Jon Cazenaveren aburuz, "idazle sortzailea eta irakasle ikerlaria, bi izaerak biltzen dira Aureliarengan eta horrek ikuspegi aberatsa ekarriko dio Euskaltzaindiari". Bazterrez bere sarrera hitzaldian muga eta loturak izan zituen hizpide, Iparraldeko herriaren ezaugarri historikoetatik abiatuz. Ekitaldia amaitzeko Andres Urrutia euskaltzainburuak diploma eta domina eman zizkion euskaltzain osoaren froga gisara.     


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltzaindia
2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Elena Martínez de Madina. Egiazko izenen bila
"Toponimia aberastasun ikaragarria dugu Araban eta zer gutxi errespetatzen den!"

Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]


2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude