argia.eus
INPRIMATU
Auñamendi entziklopedia sareratu du Eusko Ikaskuntzak

2010ko martxoaren 31

Eusko Ikaskuntzak Interneten jarri du kontsultagai Auñamendi Eusko Entziklopedia, "Euskal Herriko tradizio, gaurkotasun eta geroaren arteko zubi-lana betetzea helburu duen egitasmoa". Bernardo Estornes Lasaren Auñamendi entziklopedia du oinarri, eta dozena bat ataletan –antropologia, zinema, musika, historia, artea...– banatutako milaka dokumentu bildu ditu.