"Euskararen kasuan, hizkuntza honen bizitza ugaltzeko gakoak zeintzuk diren ere ikusi behar dugu. Egia da gako horietako bat gero eta jende gehiagok hitz egin eta erabiltzea dela. Baina ez da soilik kantitate kontua, kalitate kontua ere bada. Hizkuntza honek betetzen dituen funtzioena, kultura propioa sortzeko duen gaitasunarena eta bizitzako arlo guztietan kalitate handiko komunikazio tresna gisa balio izatearena. Alderdi hau azpimarratuko nuke, batzuetan ahaztu egiten baitugu. Zera pentsatzen dugu: euskara gero eta gehiago hobeto, eta kito. Badira zaindu beharreko beste dimentsio batzuk". (2004ko ekaina, 48. zka.)