"50-60 hamarkadako bluesa, country klasikoa eta elementu guzti horiek batzen dituen jendea gustatzen zaigu. Adibidez, Bob Dylan bezalako artisten eragina nabarmena da gure lanean. (...) (Gai politiko eta sozialei buruz) ez dugu hitz egiten. Ez dugu nahi ezer inposatu, diskurtso moralista egin edo jendeari esan zer egin eta pentsatu behar duen. Sentsazioak transmititzen saiatzen gara. (...) Askotan galdetzen digute zergatik egiten dugun ingelesez, (...) bizitzeko euskara erabiltzen dut. Baina txikitatik entzun dudan musika ingelesez izan da (...) Sortzen hasterakoan ere ingelesa atera zait, oso era naturalean. (2007-10-15, 207. zenbakia)