argia.eus
INPRIMATU
Atzo banatu zituzten R. M. Azkue sariak
2006ko martxoaren 15

Euskaltzaindiak eta BBK fundazioak R. M. Azkue literatur sariak banatu zituzten atzo (14). 11 eta 14 urte bitartekoetan Kanboko Xalbador ikastetxeko Leire Perreten Lagun bat bizirako narrazioa eta Oihana Barrenquyren Itsasoan olerkia saritu zituzten. 15 urtetik 18ra bitartekoen artean, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Izar Azpirozek idatzitako Hamabi segundo, bizitza bat lanak eskuratu zuen narrazio alorreko lehen saria. Olerki alorrekoa berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko Haritz Casabalen Infernutik zerura lanak irabazi zuen.