argia.eus
INPRIMATU
Atzekoz aurrera irakurrita erabat aldatzen den independentziaren “aurkako” mezua
  • Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteak bideo bat aurkeztu dute, irailaren 11ko manifestazioa iragarri eta independentziaren alde bozkatzera deitzeko. Lau lagun ageri dira hizketan. Mobilizazioen aurkako mezua dirudiena, erabat aldatzen da atzekoz aurrera irakurrita.

Jon Torner Zabala @jtorner 2015eko abuztuaren 19a

Mobilizazioetan parte hartu eta independentziaren alde bozkatzeak ezer gutxirako balio duela eta lehentasuna beste gai batzuek dutela ematen du aditzera mezuak. Alderantziz irakurrita, ordea, zentzu erabat desberdina hartzen du:

Duela urtebete inguru Eskozian egindako bideo bat du oinarri Kataluniakoak.

Bi erakundeek ukatu egin dute Masek xantaia egin izana

ANC eta Omnium elkarteek ukatu egin dute independentziaren aldeko zerrenda bateratua adosteko orduan Artur Mas Generalitateko presidenteak xantaia egin izana, CUPeko hautagai Antonio Bañosek adierazi duen moduan. Hark salatu duenez, presidenteak presio egin zien ERC alderdiari eta erakunde subiranistei.

ERCko presidente Oriol Junquerasek ez du auziaren inguruko baloraziorik egin nahi izan.