Atxurigorriko auzo elkarteak heldu berri diren migratzaileak babestu ditu

  • Egun hauetan, atxurigorriko auzo elkarteak, azkeneko egunotan heldu diren migratzaileei beraien behar guztietan lagundu die. Horrez gain, elkarteak politikari desberdinen jarrera salatu eta "apustu politiko sendoak ematea" eskatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 17an - 08:51
Atxurigorriko auzo elkartea migratzaileekin batera

Atxurigorri Auzo Elkateak jakinarazi du, gutxi gora behera 30 pertsonek bi egun daramatzatela Atxuriko kantxetan lotan. Hauetariko batzuk behin behinean daude, beste herri batera joateko intentzioa daukatelako, baina gainerakoek Bilbon geratu nahi dute. 

Bi egun hauetan, auzokideon elkartasunak eta konpromezuak ahalbideratu du pertsona hauek Bilbon egon ahal izana. Elkarteak egoera hau salatu du agintarien aurrean; alde batetik, migratzaileen beharrizanei ez dietelako behar bezala erantzuten, eta bestetik, martxan jarri diren dispositiboak, nahikoak ez izateaz gain, ez dituztelako beraien hil edo biziko beharrak asetzen.

Hori dela eta, Bilbon Inor ez da ilegala leloa beraiena eginez, migratzaileei ahal izan duten laguntza eman diete. "Atxuriko auzoak dituen sentsibilitate zein baloreekin bat datorrena" egin dutela adierazi dute eta gainontzeko auzo elkarte zein eragile sozialei, migratzaileak auzoetan har ditzaten eta beraien egoera larria salatzeko deia egin dute.

Horrez gain, "Bilboko Udalari, Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu bete dezan duen erantzukizuna eta pertsona hauek bizitzen ari diren arazo estrukturalari erantzun diezaion. Ez ditugu eduki gabeko hitzak onartuko, Bilbo harrera hiria dela zein gure bizitzaren ardatza giza eskubideenganako errespetua dela diotenak, haien hitza bete beharrean daude. Aurpegia zuritzeko adierazpenetatik haratago, apustu politiko sendoak ematea nahi dugu." adierazi dute beraien komunikatuan.

 

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude