Atxondoko Udalak auzitara eramango du Jaurlaritzak ADIFi emandako baimena

  • Abiadura Handiko Trenaren eraikitzaileari (ADIF) Solatxo inguruko lursail batean betelanak egiteko baimena eman zion 2014an Eusko Jaurlaritzak, trenaren eraikuntzan sortutako hondakinak bertara bota ditzan. Atxondoko udal gobernuaren ustez, lursail hori babestu beharreko eremua da. Atzoko udalbatzarrean, udal gobernuko EH Bilduko bost ordezkarien aldeko bozkagaz erabaki zuten Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailaren baimenaren kontra administrazioarekiko auzibidea abiatzea. Auzitara jotzearen kontrako bozka eman zuten, aldiz, EAJko hiru zinegotziek.


2016ko irailaren 06an - 10:50

Dabid Cobos alkateak gogora ekarri duenez, baimen horren tramitazioan "hainbat irregulartasun daude", eta horregatik, baimena bertan behera utz zezala eskatu zion Atxondoko Udalak Jaurlaritzari, martxoan. Jaurlaritzako Ingurumen sailak, baina, ez dio Atxondoko Udalaren eskariari ezelako erantzunik eman, eta horregatik erabaki du EH Bilduk gaia auzibidean jartzea.

Dabid Cobos alkatearen berbetan, behin behinekoak izan dira Jaurlaritzak ADIFi eman dizkion baimen horiek, eta hainbat aldiz luzatu dizkio: "Behin behineko baimenak eman dizkio, baina hainbat dokumentazio faltan zegoela ere adierazi izan dio behin eta berriz Jaurlaritzak ADIFi, baina hauek ez dute dokumentu bat ere gehiago aurkeztu". "Mesede bat beste baten atzetik egin dizkio Jaurlaritzak ADIF.", Cobosen berbetan.

Orain harizti bat dagoen Solatxo inguruko lursailean 384.517 metro kuboko betelana egitea eta horretarako bertatik igarotzen den erreka desbideratzea da Eusko Jaurlaritzak baimendu duena, eta atzoko udalbatzarreko erabakiaren ondorioz, Atxondoko Udalak auzitegietan errekurrituko duena.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude