Atxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz

  • 30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan.


2013ko urtarrilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Amed hirian hiru ekintzaile kurduei egindako hiletako une bat.

Ikerketaren arduradunak prentsaurrekoa eman du astelehenean, eta adierazi du ikerketa oraindik zabalik dela. Bi pertsona atxilotu zituzten lehengo astean heriotzen arduradunak izan zitezkeelakoan, baina bat askatu egin zuten gerora. Hala ere, ADN frogak eginda, atentatuaren unean pertsona bat baino gehiago egon zitekeela uste du poliziak.

Turkiak jarraitzen du esaten PKKren barne istiluen ondorio direla hilketak. Kurduek ordea, turkiar ultra-nazionalistak ikusten dituzte atentatuaren atzean. Atxilotua hiltzaileetako bat izan zela uste duela adierazi du Francois Molins Parisko polizia buruak.

Atxilotu hau kurdua den edo ez da orain desadostasun nagusia. BBCn eta hedabide nagusietan bere jatorri kurdua nabarmentzen duten bitartean, ActuKurd eta Firat guneek kotrakoa nabarmendu dute, alegia, turkiarra dela. Webguneok salatu dutenez, bi atxilotuak kurduak direla ari da zabaltzen, inongo zehaztasunik eman gabe beren jatorri eta iraganari buruz. Parisko komunitate kurduak ez dituztela ezagutzen ere gehitu dute, eta honek zaildu egiten duela hauen iraganari buruzko datuak lortzea.

AktuKurd gunean irakur daiteke susmagarriaren osabak ukatu egin duela bere iloba sekula PKKn sartuta egon denik, eta hala adierazi diola Turkiako CNN telebista kateari. “Ez bera eta ez gu, ezin gara PKKkoak izan; ez dugu ez sinpatiarik ezta gertutasunik ere erakunde honekiko”, esan du osabak.

Ikusi beharko da hau guztia nola amaitzen den eta ea sekula hiru ekintzaile hauen heriotzaren atzean zer dagoen jakiten dugun. Oraingoz ezer garbirik ez.

Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogean argitaratutakoa da. Bertan estaturik gabeko nazioei buruzko informazio gehiago topatuko duzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude