argia.eus
INPRIMATU
Dimititu du Espainiako Barne Saileko komunikazio arduradunak, atxiloketen filtrazioaren ondorioz
  • Espainiako Barne Saileko komunikazio arduradun Albert Gimenok dimisioa aurkeztu du, egin aurretik filtratu zelako presoen kolektiboaren kontrako operazioa. Fernández Díazek dimisioa onartu du. SUP Polizia Sindikatuaren arabera, “kartzela zigorra” merezi du akatsak.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 10
Jorgue Fernández Dïaz barne ministroa, hainbat polizia agurtzen. (Arg: Lamarea.com)

Urak ez daude bare zortzi pertsona kartzelara eraman dituen operatiboak 20 lagun atxilotu behar zituela jakin eta gero. Barne Sailak esan du “giza-hutsegitea” izan dela; hala ere, askok eskatzen dute Fernández Díaz Bane Ministroak agerraldia egitea.

Hainbat hedabideren analisien arabera,  EPPKren prentsaurrekoa legez kanpo uztea eskatzen zutenak “poztu nahian” abiatutako sarekada izan da asteartekoa. Azkenean, presak aginduta, gaizki atera eta ezerezera etorri da kritikoenak kontentatzeko asmoa.

“Bada operazioa ongi ateratzeaz baino notizia ongi azaltzeaz arduratu denik”. Hala mintzatu dira SUPeko kideak prentsa berehala informatzeko ohiturarekin kritiko.