TAS kirol arbitrajearen auzitegiak atzera bota du Errusiako Olinpiar Batzordearen helegitea. Dopin eskandaluak daude auziaren atzean. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) aurki jakinaraziko du gainerako kiroletan ere Errusiari parte hartzea debekatuko dion ala ez.
Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) betatu zuen Errusiaren parte hartzea, Estatuak dopin sistematikoa babestu zuelako.
Orotara 29 kirol agertzen dira pasa den astean publiko egin zuten McLaren txostenean, baina TASek atletei buruzko erabakia besterik ez du jakinarazi, El País egunkarian irakurri daitekeen moduan. Atleta horietako 68k lortuak zituzten jada Rioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko gutxieneko markak.
Nazioarteko Olinpiar Federazioa (COI) zain zegoen TASek zer esan, berandu baino lehen erabaki beharko duelako errusiar kirolari guztiak betatu ala ez.
Erabaki politkoa?
Dopin sistematikoa funtsezko faktorea dela ukatzerik ez dagoen arren, debekuaren atzean arrazoi politikoak –Vladimir Putin zigortzeko asmoa– daudela uste du askok. Datozen egunetan biak, kirola eta politika, nahastuko direla, hori ziur.
Bestalde, telebista eskubideek Errusiaren alde joka dezaketela diote batzuek, Berriako kazetari Imanol Magrok tartean.
@luistxo Errusiaren aldeko argudio sendoa dira telebista eskubideak. Kirol emanaldi askok interes/balio ekonomiko gutxiago dute Errusia gabe
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) July 21, 2016