Atleta errusiarrak Rioko Joko Olinpikoetatik at

  • TAS kirol arbitrajearen auzitegiak atzera bota du Errusiako Olinpiar Batzordearen helegitea. Dopin eskandaluak daude auziaren atzean. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) aurki jakinaraziko du gainerako kiroletan ere Errusiari parte hartzea debekatuko dion ala ez.


2016ko uztailaren 21an - 11:28
Ikusteke dago gainerako diziplinetako kirolariekin zer gertatuko den.

Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) betatu zuen Errusiaren parte hartzea, Estatuak dopin sistematikoa babestu zuelako.

Orotara 29 kirol agertzen dira pasa den astean publiko egin zuten McLaren txostenean, baina TASek atletei buruzko erabakia besterik ez du jakinarazi, El País egunkarian irakurri daitekeen moduan. Atleta horietako 68k lortuak zituzten jada Rioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko gutxieneko markak.

Nazioarteko Olinpiar Federazioa (COI) zain zegoen TASek zer esan, berandu baino lehen erabaki beharko duelako errusiar kirolari guztiak betatu ala ez.

Erabaki politkoa?

Dopin sistematikoa funtsezko faktorea dela ukatzerik ez dagoen arren, debekuaren atzean arrazoi politikoak –Vladimir Putin zigortzeko asmoa– daudela uste du askok. Datozen egunetan biak, kirola eta politika, nahastuko direla, hori ziur.

Bestalde, telebista eskubideek Errusiaren alde joka dezaketela diote batzuek, Berriako kazetari Imanol Magrok tartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olinpiar Jokoak
2022-12-29 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dute igeriketa artistikoan 2024ko Joko Olinpikoetan

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]


2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Neguko Joko Olinpikoen kontrako plataformak milaka lagun bildu du Kataluniako Pirinioetan

2030eko Joko Olinpikoen hautagaitzaren inguruan uztailaren 24an egingo den galdeketari begira dago Stop JJOO plataforma. Puigcerdá herrian deitutako manifestazioa, datozen asteetan egingo dituzten ekintzen abiapuntua izan da.


Eguneraketa berriak daude