argia.eus
INPRIMATU
Athleticeko presidente ohi Ugartetxe auzipetu dute PPri dirua era irregularrean emateagatik
  • Ignacio Ugartetxe Athleticeko presidente ohia inputatu dute, beste bederatzi enpresarirekin batera ‘Barcenas auziaren’ harira.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 06a
Ignacio Ugartetxe, Athelticeko presidentea zen garaian. (Arg: miathletic.com)

Alderdiari kontrolik gabeko dohaintzak ematea leporatzen diete.

Honako hauek dira beste bederatzi pertsonak: Rafael Palencia, Degremont Iberiako presidentea; Cecilio Sánchez, FCCko zuzendari komertzial ohia; Camilo José Alcalá, Cyopsa-Sisocia-ko aholkularia; José Antonio Romero, Grupo Romero-ko administratzailea; José Luis Suárez, Construccions Parrañoko presidentea; Joaquin Molpeceres, Licuas taldekoa; Antonio Pinal, Bruesa taldeko ordezkarien kontseiluko lehendakaria; Ramón Aige, Sorige-Acsa taldekoa; eta Vicente Cotino, Asedes Capital-eko kudeatzailea.

Urtarrilaren 15, 16 eta 17an pasako dira denak epaitegitik.

Álvarez Cascos eta Acebes, auzipetu gabe

Izquierda Unidak galdegin zuen hamabost pertsona auzipetzeko, baina epaileak aipatutako bederatziak baino ez ditu deitu deklaratzera.

Auzipetu gabekoen artean, politikan aritutako pertsona ezagunak daude: besteak beste, Francisco Álvarez Cascos eta Ángel Acebes, ministro ohiak; eta PPko idazkari orokor María Dolores de Cospedalen senarra, Ignacio López del Hierro.