Ia 100.000 gipuzkoarren hondakinak gaika atez ate bilduko dira 2013an

  • Usurbil izan zen Euskal Herrian hondakinak atez ate biltzen lehen herria. Debagoiena osora hedatuko dute etxeetako hondakinak atez ate gaika biltzeko sistema, Antzuolako emaitzak ikusta. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati izango dira datorren urtean hondakinen biltzeko sistema aldatuko duten herriak.


2011ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Usurbil izan zen Euskal Herrian zaborra atez ate biltzen lehen herria.

Gauzak honela, 2013. urterako 96.000 herritarrek (Debagoieneko herriek, eta aurretik jarria duten Usurbil, Hernani eta Oiartzunek) hondakinak kudeatzeko sistema hau erabiliko dute Gipuzkoan, herritarren %13,86k. Horiez gain, herri gehiago ari dira gaia aztertzen, tartean Zumaia, nahiz eta azken erabakia jakinarazi ez duten oraindik.

Antzuolak lortu dituen emaitzak direla tarteko erabaki dute Debagoienan sistema inguru osora zabaltzea. Bertan, sortzen den zaborraren%90a baino gehiago berziklatzea lortu dute, udalak zabaldutako informazioaren arabera. Bi fasetan bereiztuta ekin ziotela sistema inplantatzeari. Lehenengo fasean, ohiko etxebizitzetan jarri zuten martxan, eta bigarrenean, herriko enpresetara zabaldu zuten sistema berria.

Momentu hauetan, proiektua martxan jartzen ari dira hainbat herri. Bizilagunei informazioa ematen ari dira, "sistema martxan jarri aurretik jendeak zehatz-mehatz jakin ditzan sistemaren berritasunak".

Herritarrek beren hondakinak nola zintzilikatu erabakitzen ari dira udal teknikariak, udal horietako iturriek azaldu dutenez. Bi aukera dituzte esku artean: bata, orain arte atez ateko sistema duten herrien antzera (Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuola) etxebizitza inguruetan ipinitako zintzilikagailuetan utziz; eta bestea, orain arte ohiko edukiontziak egon dauden guneetan zintzilikarioak jartzea, elkarren arteko distantzia handiagoa utzita.

Erabaki beharreko beste kontuetako bat epeena izango da. Herri guztiak batera martxan hasteko aukera mahai gainean daukate, baita herriz-herri, herri bakoitzaren egoera dela eta, denbora ezberdinetan sartzea ere. Epeak, bestalde, hein batean lotuta daude Debagoienan konpostatze planta berria antolatzeko lanekin. Orain arte Gipuzkoan dagoen konpost planta bakarrak, Azpeitiako Lapatxekoak, ez baitu baimentzen atez ateko sistemarekin bilduko den hondakin organiko guztia konpostatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzuola
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu eta aerosorgailuen tamaina irudikatuko du herrian

Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Industria sailean, "Trekutz" izeneko proiektuaren aurka. Zera adierazi du: "Meaka-Irimo herri plataforman energia berriztagarriak behar-beharrezkoak direla argi dugu, baina ezin dira... [+]


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
"Hausnarrean" liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


Eguneraketa berriak daude