argia.eus
INPRIMATU
Atentatuez orain arte ezagutzen dena
  • Talde islamistek Mendebaldean egindako atentatu konplexuenetakoa izan da Pariseko hau eta erasoak nola gertatu diren eta zenbat pertsonek parte hartu duten horietan apurka ari da azaleratzen.

ARGIA @argia 2015eko azaroaren 14a
La Belle Equipe kafetegian 14 pertsona hil zituzten. La Belle Equipe kafetegian 14 pertsona hil zituzten.
  • Segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, erasotzaileek hiru taldetan banatu ziren eta sei gunetan zortzi eraso egin zituzten.
  •  
  • Oraingoz 129 hildako eta 352 zauritu daude, horietatik 99 oso larri. Orain arte ezagutzen denez, erasotzaileetatik zazpi hil ziren.
  •  
  • Hildako bi erasotzaile identifikatu ditu Frantziako poliziak: Bataklan diskotekan aurkitutako erasotzaileetako bat 1985ean jaio zen eta hainbat delitu txikiren egile gisa ezagutzen zuen poliziak; bigarrena Saint-Deniseko Frantziako Estadioaren inguruan gerrikoa lehertazi zuenetako bat zen, 1979an jaio zen Sirian, baina segurtasun indarrek ez zuten haren berririk. Bataclane aretoko erasotzaileen arteko hainbat elkarrizketa grabatzea lortu zuen poliziak eta haietan ikusi da frantsesez oso ongi mintzatzen zirela.
  •  
  • Belgikako poliziak jakinarazi duenez, larunbat arratsaldean hiru pertsona atxilotu zituzten Bruselako eskualdean.
  •  
  • Hango Molenbeek-Sain-Jean hirian ari da ikertzen orain. Atentatuetan erabilitako Polo beltza autoetako bat Belgikan alokatu ei zuen gizon frantziar batek, eta hori da atxilotuen artean.
  •  
  • Parisko prokuradore François Molinsen esanetan, hildako zazpi erasotzaileek TATP lehergailuz osatutako gerrikoak zeramatzaten. Lehergailu mota hori erabili ei zuten Londreseko 2005eko atentatuetan. Indar handiko lehergailua ei da, etxean egiteko modukoa, baina ezegonkorra.
  •  
  • Estatu Islamikoak (ISIS) hartu du ditu bere gain erasoak, hainbat gure islamistetan azaldu denez.
  •