"'Ataudes de luz' Zinema Eraikitzen sailaren barnean ikusi ahal izango dugu. Sail hau izan da, niretzat behintzat, aurtengo Zinemaldiko deskubrimendua. Pribilejiatu sentitu naiz, oraindik pelikula bat ez den pelikula hau ikusten. Zinema Eraikitzen sailak xarma berezia du, amaitu gabeko muntaiak, editatu gabeko elkarrizketak eta nahastu gabeko soinu bandak erakusten dizkigulako. Egunen batean, film osatu eta borobila izango dena modu inperfektuan, primarioan ikusteko aukera ematen digu". (2002/09/26)