argia.eus
INPRIMATU
Ataria proiektua, transmisio kulturalaren haria ez dadin eten
  • Ataria egitasmoa abiatu dute Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek transmisio kulturala lantzeko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko ekainaren 20a

Ataria elkartearen lehendakaritza hartu du Philippe Mayté historia irakasleak eta L’Argenté kolegioko zuzendariak. Formakuntzak eskaini nahi ditu elkarteak, Euskal Herriko historiari, kulturari, ekonomiari edo egoera sozialari buruz. Momentuz, lehen urratsak dira eta gune bat xerkatzen dute orain. Itsasun herriko etxearekin lanean ari dira toki baten atzemateko. Gaurko Giz Berri saioko gonbidatua izan da Philippe Mayté elkarteko lehendakaria.