Manifestazio batekin biribildu dituzte aldarrikapen hitzordu guztiak; zuzendaritzarekin biltzeko itxaropena azaldu du langile batzordeak.
Bi eguneko greba manifestazio batekin amaitu dute Tolosako Asuncion klinikako langileek, beste hainbat mobilizazioko zerrenda biribilduz. Zuzendaritzarekin soldata igoerak, lan baldintza «duinagoak» eta egonkortasuna "negoziatzeko ezinak" eraman ditu mobilizatzera, eta manifestazioaren aurretik egindako adierazpenetan, «itxaropentsu» azaldu dira langile batzordeko kideak.
2017a amaitu aurretik, joan den abenduaren 28an, Inviza SA enpresa kudeatzaileko zuzendaritzak bilera batera deitu zituen langile batzordeko kideak: "Guk egin dizkiegun bi eskaera nagusien inguruan hitz egin nahi izan zuten: baldintzez eta soldatez. Ordea, zuzendaritzak eskaini ziguna ez da nahikoa", azaldu du Arantxa Errondosoro langile batzordeko kideak.
48 orduko greba hasterako gutxieneko zerbitzuen kudeaketa salatu bazuten ere, Asuncion klinikako langileak "pozik" daude lanuzteak izan duten jarraipenarekin, eta baita manifestaziorako deiak izandako zabalkundearekin.
Behin mobilizazioak amaituta, deialdi guztien balorazio bat egingo dutela azaldu dute, aurrera begira zer egin erabakitzeko.
Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Unibertsitatez kanpoko EAEko hezkuntza publikoan baldintzak hobetzeko negoziaketetan, bilera egin dute apirilaren 18an Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek. LABen esanetan, administrazioak urratsak eman ditu, baina funtsezko hainbat gaitan ez. STEILASek dio Hezkuntza Sailaren proposamenak garapena eta bermeak behar dituela eta ELArentzat, euren proposamenetatik oso urrun dago Jaurlaritzaren eskaintza, eta "mobilizazio eta grebak berreskuratzea beste aukerarik ez dugu".
157 kaleratze aurreikusten dituen espedientea, altzairutegiaren itxiera, soldatak %25 murriztea enpresan geratzen direnei... Egoera hori, enpresaren arabera, nazioarteko testuinguruak sortu du, Donald Trumpen erabakiek alegia. Ba ez.
Trapagaranen kokatuta dagoen Productos Tubulares enpresak atzera bota du 418 langileetatik 157 kaleratu asko zituen erreforma. Enpresa Tubos Reunidos taldeko kidea da.
Bilboko auzo elkarteen federazioak apirilak 28rako manifestazioa deitu du bestelako Bilbo baten alde.
Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela, berriz ere poliziaren aurrean ihes egitera kondenatuko, Afrikara itzularaziko. Horixe egin berri dute Senegaletik migratu zuten kale-saltzaileekin. Bilbon bizi diren horietako hirurekin hitz egin dugu.
Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako epaiketaren atarian, EAJren jokabidea salatzen eta erraustegia arbuiatzen duen idatzia kaleratu du Gipuzkoako Udal eta Foru Aldundiko LABeko Sail Sindikalak. Udal eta Aldundiko langile guztiei banatu die segidan irakur dezakezuen idatzia (guztira 3.000 langile baino gehiago).
134 egun daramatzate Eibarko Alfa enpresako langileen erdiak baino gehiagok greba mugagabean. Bitarte horretan, enpresak beste langile batzuk kontratatu izana salatu izan dute prozesu guztian zehar. Eibarko epaitegiak arrazoia eman berri dio grebalariei eta hauek ebazpena betetzeko eskatu diete enpresa buruei.
Bilboko 5.epaitegiaren epaiaren arabera, enpresaren jarrera "bidegabea" eta "neurriz kanpokoa da".
Hezkuntza estatus politikoari buruzko eztabaidan kokatu beharreko gaia da LAB sindikatuaren ustez.