Euskal Herriko laborantza biologiko eta herrikoiaren 18. topaketa igande honetan –irailak 2– iraganen da Lekorneko Garroan. BLE Biharko Lurraren Elkartea eta Emazteek Diote elkartea dira Asunak egun honen antolatzaileak.
Laborantza biologikoak gero eta leku gehiago du gure eguneroko bizian. Eta gero eta laborari gehiagok biologikorat itzultzeko urratsa egiten ari dute. Iparraldean eman dezagun, iaz baino %22 etxalde biologiko gehiago bada, eta 330. etxalde biologikoa ospatu behar litzateke urtea bukatu aitzin.
Alta badira oraino kontsumitzaileak biologikoa zer den ongi ezagutzen ez dutenak, Francis Larrea Lekorneko baratzezainak Goiz berri saioan adierazi digun bezala.
Abere eta hazleen arteko harremanetaz solasaldia, igande goizeko 11:30etan eginen da. Lehenago 10-etan, Bio label ezberdinen ezagutzeko hitzaldia proposatuko da. Egitarauan ere, goizetik merkatu biologikoa, bazkaria, eta animazioak, arratsaldean inprobisazio ikusgarri batekin.