Asun Balzola idazle eta ilustratzaile bilbotarra joan den ostiralean (23) hil zen Madrilen, 64 urterekin. 60ko hamarkadan hasi zen liburuak ilustratzen. Batik bat Mariasun Landarenak ilustratu ditu baina Patxi Zubizarreta, Bernardo Atxaga eta Yolanda Arrietarekin ere egin du lan. Haurrentzako dozenatik gora liburu ere idatzi ditu. Bere ibilbidean sari garrantzitsuak irabazi ditu Asun Balzolak: Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, Bratislavako Golden Apple saria eta Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria. IBBYren ohorezko zerrendan sartu zuten eta Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko ohorezko presidente izan zen.