Bihar Asterix eta Obelix heroi galiarren omenezko liburua aurkeztuko dute hainbat ilustratzailek Bartzelonako Komiki Azokan. Gosciny eta Uderzok sortutako pertsonaia ezagunak beste esku batzuek nola marraztu dituzten ikusteko aukera paregabea eskainiko du liburuak. Erreferentzia gisa, El País egunkariaren edizio digitalak sareratu duen argazki galeria ederra ikus dezakezue. Hogeita zortzi ilustratzailek egindako marrazkiak bildu dituzte bertan. Guztietan agertzen dira Asterix, Obelix edo euren adiskideetako bat, Abraracurcix buruzagia eta Panoramix druida, esaterako. Baina guztiak dira desberdinak, estiloz eta mamiz. Besteak beste, Manara, Hidejem, Turf, Arleston, Achdé, Baru, Carrère eta Forgesen irudiak bildu ditu liburuak.