Astelehenetik (24) asteazkenera bitartean Gasteizen burutuko dira, "Elikadura21: Elikaduraren Etorkizuna Eta Nekazaritzaren Erronkak XXI Menderako" titulua daramaten elkarrizketak Hagako ISS Institute for Social Studies instituluak sustatzen dituen nazioarteko jardunaldien baitan, EHNE Bizkaia sindikatuarekin eta Etxalde mugimenduarekin elkarlanean. Mundu osoko aditu, unibertsitateko ikerlari eta herri mugimenduetako militanteak bilduko dira bi egun eta erdiko jardunaldiotan Gasteizen.
Nekazariek Gasteizko egunak kokatzen dituzte Vía Campesina nekazari mugimenduak 2017. urtean Derion (Bizkaia) uztailean burutu behar duen Nazioarteko VII.Konferentziarantzako agendaren barruan. Hagako ISS institutuak, berriz, jardunaldiok sartzen ditu ICAS Initiatives in Critical Agrarian Studies sarearen baitan antolatu dituen nazioarteko hizketaldien barruan. 2014ko ICASek eman zuena Internetez eskura daiteke PDF formatuko liburuan.
Etxalde mugimenduak garrantzia berezia ematen die Gasteizen bilduko diren jendeei eta eztabaidatuko diren gaiei: "Gasteizen izango dugun mintegia oso garrantzitsua izango dela bai arrazoi akademikoengatik eta baita politikoengatik ere. ICAS Hizketaldi seriean dagoeneko ohikoa den bezala, mintegiak izen haundiko akademiko zein aktibista ezagunen presentzia oparoa izango du; eta era berean, baita gazte militante/ikasle/ikerlari askorena ere (Europatik zein munduko beste alderdi batzuetatik hurbilduko direnak)".
Elikadura 21en antolatzaileek honela laburbildu dute jardunaldien xedea: "Zehatz-mehatz aztertu nahi da gaur egun nola egiten ari garen; zer jardunbide dauden abian eta zer ondorio eragiten dituzten; nola ari den egia bihurtzen elikadura-burujabetzaren ikuspegia; elikadura-sistemaren inguruko aktibismoarekin eta ikerkuntzarekin, elkarren esperientzietatik zer ikas dezakegun etorkizunerako bidea definitzeko… Gaur egun agroelikadura-sistema globalak eragiten duen krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozialaren larritasuna ikusita, beharrezkoa da egungo testuingurua aztertzea. Hala ere, hizketaldi honen xedea azterketa horien indarra bideratzea da, etorkizunerantz zer urrats eman behar ditugun hobeto ulertzeko".
Egitarauan aurreratzen diren gai nagusiak honakoak dira:
Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.
Klima aldaketa eta konbergentziak.
Garapen‐ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan.
Ekoizpen‐bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola.
Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea.
Elikadura‐burujabetzarako mugimenduak.
Udaberriko kanpainan murgilduta egon dira Errigorako boluntarioak azken hilabetean. Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eta barazki kontserbak eskaintzea egokitzen zitzaien oraingoan. Kanpainaren emaitzak eskuetan, balorazio oso positiboa egin dute bultzatzaileek: beste behin gora egin du Nafarroa hegoaldeko produktuen eskatzaile kopuruak.
Jauzi handia egin zuen Errigorak iazko udaberriko kanpainan: konbentzionalean ekoitzitako produktuez gain, modu... [+]
Behi zoroen krisia aspaldi ahazturik, oilasko jale zoroen larrialdia zabaldu da otsailean Britainia Handia eta Irlandako jendeen artean. KFC multinazionalak uharteotan dauzkan ia 1.000 jatetxe frankiziatuen bi herenek ateak itxi behar izan dituzte logistika arazo konponezin batengatik. Bertan jaten bezala etxerako otordua haietatik eramaten ohitutako milaka jende aste luzez ibili omen da noraezean. Elikadura industrial globalizatuak horrelakoak eragiten ditu tarteka.
“Munduan geroz eta biztanle gehiago garenez, elikagaiak ekoiztuko dituen nekazaritza industria handiaren beharra ezin da ukatu”. Agroindustriako enpresen eta eredu transgenikoaren bultzatzaileen argudio nagusietakoa da aurreko hori, euren ereduaren baliagarritasuna justifikatzeko darabiltena. ETC Group gobernuz kanpoko erakundeak egin duen ikerketak, ordea, mito horiek eraitsi eta elikadura buru-jabetzari lotutako elkarteek aspalditik aldarrikatu dituzten errealitateak atera ditu... [+]
Elkarlanean eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eskuragarriago jarriz. Horrela ari dira lanean Otsokop elkarteko kideak. 2015ean sortu zuten hiru lagunek elkartea Angelun, eta denbora horretan jende berri asko batu zaie proiektura. “Gizarte lotura bultzatuko duen toki atsegina sortzea, bertako ekonomiaren alde eginez eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkaturatze bide laburren bidez”. Hori da asmoa, elkarteko webgunearen aurkezpenean azaltzen dutenez.
Kopa bat ardo baino merkeagoko oilaskoa, hutsa balio duen saltxitxa, Andaluziatik edo Marokotik etorrita ere bertako sagarra baino gutxiago kostako zaizun marrubia... nola litezke hain prezio merkeetan supermerkatuan? Low cost elikagaiok ezkutatzen dituzte, banatzaileek baserritar txikiei egiten dieten bulling-az gain, nekazaritza industrialaren katean ari diren milaka langileren miseriazko soldatak. Esklabo lanean dihardute Mediterraneoan... baina baita Alemania aberatsean ere.
Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10:00etatik 13:30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira.
Elikadura burujabetzaren eta nekazaritza iraunkorraren bidean lanean diharduen dinamika da Etxalde mugimendua. Duela zenbait urte, mugimenduko emakumeek taldea osatu zuten emakume baserritarren problematikari erantzuna emateko eta baserritarren borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzak sortzeko. Udazkenean antolatu zuten Etxaldeko emakumeen lehen auzolana, eta orain, berriz, negukoaren garaia iritsi da: urtarrilaren 27an eginen dute Antzuolako Pikunieta baserrian.
Eustat estatistika institutuak emandako datuen arabera, elikadura saltoki-kateek eta azalera handiko supermerkatu eta dendek hazkunde nabarmenarekin amaituko dute 2017 urtea. Hala, azarora arteko hamaika hilabetetan %2,5eko hazkundea izan dute eta azaroan igoera hori %3,4koa izan da gainera, aurreko urtekoarekin konparatuz.
Bizkaiko Ttak Kolektiboko kide da David Lopategi. Lantaldea osatzen duten zazpi lagunak lehenagotik ezagutzen baziren ere, Baserritik Mundura ikastaroko lehen edizioan hasi ziren elkarlanean. “Denok genbiltzan lehenagotik elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren inguruan lanean: batzuk baserritarrak ziren, beste zenbait eragile sozialetako kide”, azaldu digu Lopategik. Badute batzen dituen beste zerbait ere: “Lan kolektiboaren sinesle amorratuak gara”. Lan kolektibo... [+]
Irulegiko arno sormakaren ezagutzeko jende andana pollita bildu da Donibaneko merkatu estaldian.