Abian da Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren bederatzigarren edizioa

  • Irailaren 25etik 30era egingo dute Donostiako bederatzigarren Zinemaldi Alternatiboa bost gune ezberdinetan. Turistifikazio prozesuak jasan dituzten hiriak, etxebizitza kooperatibak eta jai ereduak izango dituzte aurten hizpide.


2017ko irailaren 22an - 11:29

Iaz Europako Kultur Hiriburutza izan zen gai nagusia eta aurten egunaren arabera aldatu egingo dute gaia. Alde Zaharreko gazte asanbladak sortu zuen ekimena eta bi urtez antolatu zuten. 2010etik 2015era bitarte Kortxoenea gaztetxean antolatu zen, desalojatu zuten arte. Azken bi urtetan Donostiako gune autogestionatu ugaritan antolatu da.

Saio guztiak 19:00etan izango dira eta proiekzioen ondoren eztabaidarako tartea irekiko da.

Irailak 25, astelehena Antiguako Txantxarreka gaztetxean

Ez gara turistak gure herrian, eta ez dugu izan nahi lelopean Eduardo Chibas zuzendariaren Bye bye Barcelona dokumentala emango dute.

Irailak 26, asteartea Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan

Lelo berarekin jarraituko dute bigarren egunean ere. Lisboan turismoak duen eragina izango de ikusgai Left Hand Rotation kolektiboaren Terramotourism dokumentalarekin.

Irailak 27, asteazkena Parte Zaharreko Arrano elkartean

Hirugarren egunerako leloa Festa da festa, baina zer arraio da festa? izango da. Festa hitza oinarri hartuta film-laburren txapelketa herrikoia egingo dute, Donostiako Piraten hamabosgarren urteurrena dela eta. Azken Aste Nagusi Pirataren laburpen bideoa ere proiektatuko da.

Irailak 28, osteguna Amarako Kaxilda liburu dendan

Bi dokumental proiektatuko dituzte: La Borda: Costruim habitatge per construir comunitat lana, eta Irene Pereyraren One shared house filma. Donostiako Etxe Kolaboratiboa proiektuaren aurkezpena egingo ere dute egun honetan.

Irailak 30, larunbata Letaman gaztetxean

Fotogramak pentagraman eta akordeak zeluloidean izena jarri diote Zinemaldi Alternatiboaren azken egunari amaiera jaialdiari. Hiriko zenbait musikarik parte hartuko dute: Olatz Salvador, Raitx, Asier Beramendi, Beñat Antxustegi, Eneko Sierra eta Jon Agiriano.

Bi zine pasarte aukeratzeko eskatu diete, eta horiek eskaini eta azalduko dituzte. Bestalde, musikariek beraien abesti bat eskainiko dute zuzenean, aukeratu duten zinema pasartearekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2017
Zinemaldiko Publikoaren Saria: Barretik negarrera

Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.


Desastrearen, emakumeen eta 'Handia'-ren Zinemaldia

James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.


Publikoaren Saria / Barretik negarrera

Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.


'The disaster artist' filmarentzat Urrezko Maskorra, 'Handia' ere saritu duen Zinemaldian

James Franco zuzendariaren The disaster artist filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du.


Perlak / "The Leisure Seeker". Zaharra, baina bizirik

Bai, zaharrek ere desio sexuala dute, eta bizitzaz gozatu nahi dute, maitasunaz. Eskubidea dute erokeriaren bat egiteko, euren kabuz erabakitzeko, aske izateko… eta gustuko ditugu hori guztia gogorarazten diguten filmak.


Eguneraketa berriak daude