Asteburu honetan egingo da Hatortxu Rock


2011ko urtarrilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Nafarroako Zizur Nagusian egingo da asteburu honetan Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 12. edizioa. Euskal preso politikoen aldeko elkartasun jaialdi hau, 1998.urtean abian jarri zen eta oztopo guztien gainetik urtero ospatzen jarraitu da. Aurtengoan, lekuz aldatu behar izan dute jaialdiaren kokagunea, zergatia honela azaldu du Iker Isiegas antolatzaileetako batek: "Historikoki kokagunez aldatzera beharturik aurkitu gara, alderdi politiko edo egunkari batzuen presioa dela-eta, baina oztopo bezala ikusi baino erronka berri gisara hartzen dugu egoera hau". Gatibu, Berri Txarrak, Zea Mays eta Sorkun ariko dira, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

 


2021-10-27 | ARGIA
17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]


2021-10-14 | Leire Artola Arin
Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]


Eguneraketa berriak daude