argia.eus
INPRIMATU
Asteazkenean heriotza 1 gehiago EAEn: COVID-19ak orain arte 2.131 pertsona hil ditu Euskal Herrian, milioiko 672
  • Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona 1 gehiago hil da asteazkenean, ekainak 17. Nafarroan ez da heriotza berririk gertatu. COVID-19ak orain arte Euskal Herrian hildakoak denetara 2.131 dira, milioiko 672 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko laugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino, Belgika eta Andorraren ostean.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 18a

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, asteazkenean Euskadiko Autonomia Erkidegoan pertsona bat gehiago hil da koronabirusez. Nafarroako Gobernuak, berriz, jakinarazi du heriotza berririk ez dela gertatu Foru Komunitatean. Iparraldean aspaldian ez da inor gehiago hil. Denetara, beraz, Euskal Herrian ekainaren 18a arte 2.131 pertsona hil ditu COVID-19ak.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 672. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 835, 3. Andorra 673, 4. Euskal Herria 672, 5. Erresuma Batua 621, 6. Espainia 580, 7. Italia 570, 8. Suedia 499, 9. Frantzia 453. 10 AEB 362.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

(Albiste hau 18:00an eguneratu da).