Selektibitatea hasi dute EAEko 11.000 ikaslek

  • Asteazkenean goizeko bederatzietan hasi dira unibertsitatera sartzeko hautaprobak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik, 11.251 ikasle aurkeztu dira guztira.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko ekainaren 06a
Ikasleak selektibitatean (Iturria: Naiz.eus)

Asteazkenetik ostiralera bitartean egingo da selektibitatea eta ikasleek hainbat azterketa egin beharko dituzte. Selektibitatera joango direnetatik, 10.447 ikasle batxilergoa bukatu berri dutenak dira; ostera, lanbide heziketa egin dutenak dira beste 804. Iazko selektibitatera baino %5,5 ikasle gehiago aurkeztu da aurtengora.

Euskaraz eta erdaraz egin daiteke azterketa eta aurten 7.793 ikasle dira euskaraz arituko direnak; beste 3.458k egingo dute erdaraz.

Euskal Herriko Unibertsitateak, hiru egun hauetarako, protokolo bat jarri du martxan desgaitasun edo beharrizan berezia dutenentzat.

Nafarroan asteartean hasi zuten selektibitatea 3.104 ikaslek. Horietatik 834k egingo dute euskaraz azterketa.

IAk kontzentrazioak deitu ditu selektibitatearen aurka

Ikasle Abertzaleak kritiko agertu da selektibitatearekin. “Kapitalismoak bizirik jarraitu eta indartzeko burgesiak daukan beste mekanismo bat da selektibitatea” adierazi dute eta arrotza egiten zaiela “bertako zein atzerriko burgesiaren nahi eta beharrak asetzeko asmatu eta diseinatuta dagoelako”.

“Selektibitateari ez” lemapean, Hego Euskal Herriko Unibertsitateetan kontzentrazioak deitu dituzte asteazkenean. Bertan dituzue mobilizazioen ordutegiak:

- DONOSTIA: Ibaetako Campusa, 13:00etan Aulario aurrean.

- LEIOA: Leioako Campusa, 11:00etan Mikel Laboa plazan.

- BILBO: San Mames, 13:00etan sarrera nagusian. Sarriko, 13:00etan sarreran

- GASTEIZ: Gasteizko Campusa, 13:00etan Elurretan.

- IRUÑEA: NUP, 12:30etan Liburutegiko plazan.  

 

Kanal hauetan artxibatua: Selektibitatea  |  Ikasle Abertzaleak

Selektibitatea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-31 | ARGIA
"Selektibitateari ez!" esango diote Ikasle Abertzaleek ekainaren 6an Hego Euskal Herriko unibertsitateetan

Selektibitatea eta Baxoa frogak gertu dauden honetan, Ikasle Abertzaleek Selektibitateari ez! esango diote ekainaren 6an Gasteizko, Donostiako, Leioako, Bilboko eta Iruñeko fakultateetan. Selektibitatea froga “arrotz eta zapaltzailea” dela diote, “kapitalismoak bizirik jarraitu eta indartzeko burgesiak daukan beste mekanismo bat”.


Selektibitatearen "antzeko proba bat" egin nahi du Nafarroak

Selektibitatearen antzekoa, baina LOMCEren curriculumari segituko dion proba izanen da NUPek eta Hezkuntzak prestatuko dutena.


2015-06-09 | Topatu.eus
Selektibitatea Nafarroako ikasleen ikuspuntutik
MULTIMEDIA - erreportajea

Nafarroako 2.800 ikasle ari dira Selektibitateko azterketak egiten Iruñea eta Tuteran. Horietatik 700 izan dira euskaraz egiteko hautua egin dutenak. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP, Iruñea) izan gara, ikasleen iritziak bildu asmoz. Hautaproba memorizazio prozesu hutsa dela uste du hainbatek, eta sistema horrek ez duela pertsonaren garapena helburu. "Hemendik aurrera fabrika batetara joan eta ordenagailuek egingo dute memoriaz egin daitekeen lana", azaldu du... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude