Ekintza antiespezistaren nazioarteko astea dela eta, ekitaldi eta ekintza ugari antolatu ditu Askekintzak, tartean, Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxearekin batera antolatu dituzten Jardunaldi Antiespezistak. Azaroaren 1ean izango dira, beganismoaren nazioarteko egunean.
Gaztetxean 17:00etan emango diote hasiera Animalien Askapenari sarrera: Beganismoa eta antiespezismoa hitzaldiarekin. Animaliek jasaten duten zapalkuntza eta haien alde lan egiteko beharrari buruzko hitzaldia izango da.
18:00etan Lurtarrak dokumentalaren emanaldia programatu dute; ingelesez izango da, euskarazko azpitituluekin.
19:00etan, mahai ingurua ikusi eta entzundakoa aztertu eta eztabaidatzeko asmoz.
20:30ean afari %100 begetalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek eta postrearekin batera, Askekintza prestatzen ari den Festak Ospatu Animaliak Askatu dokumentalaren trailerra proiektatuko dute estrainekoz. Afaria borondatearen truke izango da eta beharrezkoa da aurretiaz Garin tabernan edo Askekintzaren sare sozialen bitartez izena ematea.
Udan egindako lanaren ondoren, "Askekintzak oso garrantzitsutzat jotzen du Hernanin animalien alde kontzientziazio lanetan jarraitzea. Horregatik asteazken honetan, Kontrakantxa gaztetxera hurbiltzera animatzen ditu Askekintzak Hernani eta inguruko herritar guztiak".
Mozal Legearen inguruan Eusko Legebiltzarrari konpromisoak hartzea eskatzeko agerraldiak egingo dituzte asteazkenean Eleak/Libre mugimenduak, Hala Bedik eta Kaleratzeak Stop plataformak.
Asteazken honetan, apirilaren 25ean, EAEko Legebiltzarreko “Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza Publikoaren Batzordean”, ELEAK-Libre Mugimenduaren izenean Maialen Begiristainek eta Joseba Alvarezek EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen berehalako indargabetzea eta ez aplikazio onar ditzan eskatuko dute.
Datorren ostegunean, apirilak 26, Piztu Bilbo, Itzali MTV! lemapean sortutako kanpaina jendaurrean aurkeztuko dute.
Euskal Herriko Emakumeen Martxak asteartean mobilizatzera deitu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zenetik bost urte bete direla eta. Bertan hildako 1.130 emakumeak kapitalismoak hil zituela salatuko dute.
Lakaxita gaztetxeak bere egun handia bizitu zuen larunbatean, Jaion bestarekin. Joan den urtean atseden hartu ondotik, inoiz baino indartsuago itzuli da besta aldarrikatzaile eta kale okupatzailea: “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean.
Herritarren babes handia jaso du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak antolatutako Argi Hasteak. Larunbatean 70 bat lagun bildu ziren antolatu bazkarian, eta kasik bi urteotako okupazioan gaztetxetik iragan diren musika taldeen kontzertuen ondotik ere, igandean bertso saio batekin borobildu zuten astea.
“30 urte” diska aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Gaztetxeak, grabaketan parte hartu duten talde ezberdinek kontzertu txikiak eskainiz. Apirilaren 28an Prudentzi Eguna ospatuko dute Alde Zahar osoan barrena.
Erabakitzeko eskubideak Euskal Herria, Galiza eta Kataluniako kulturak batu zituen larunbatean Lizarran Nosaltres Prest jaialdian. Maiatzaren 6an Gure Esku Dagok antolatuta Lizarraldeko hainbat herrietan eginen diren herri galdeketetan parte hartzera gonbidapena luzatu zuten.
Zuriñe Rodriguez kazetariari beti interesatu zaio ea emakumeek zer rol bete dituzten gatazka armatuetan, baina konturatua zegoen beti dela errazago urrutiko korapiloak aztertzea norberarenak baino. Hara non, ordea, masterreko lanean zer gai landuko zuen erabaki behar zuen astean, orduantxe iragarri zuen ETAk behin betiko utziko zuela jardun armatua. Eta hala ekin zion Rodriguezek hura aztertzeari, gure hau.
Emakume gorputz ezezagunak, estu hartuak, minduak, aurreiritziz estaliak. Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez irundarrak kritikoak dira ginekologia molde hegemonikoarekin. Norbere gorputzak ezagutu, behatu, eta jakintza elkarren artean trukatzea lehenesten dute. Helburua errealitate samurragoa eraikitzea da. Hilekoaren nondik norakoak azalduz autoginekologian pausoak emateko bidea erakutsi digute.