Susa argitaletxeak Aspaldiko lagunen bisita liburua kaleratu du. Hogeita bost idazlek 1994an desagertu zen Susa literatura aldizkarian plazaratu zituzten ipuinak jaso ditu Mikel Elortzak. Horien artean daude, adibidez, Pako Aristi, Juan Luis Zabala, Josu Landa, Itxaro Borda eta Xabier Montoia.