Aske utzi dituzte martxoaren 17ko ikasle grebako istiluekin lotuta atxilotutako bost gazteak

  • Txintxillako polizia etxean deklarazioa hartu ostean utzi dituzte aske. "Desordena publikoa" egotzita atxilotu ditu Espainiako Poliziak.

     


2016ko apirilaren 22an - 16:00
Martxoaren 17an, milaka ikasle atera ziren kalera hezkuntza sistema propioaren alde. Argazkia: Topatu.eus

Atxilotuetako batzuk Udaltzaingoaren furgoneta baten aurkako erasoarekin lotzen dituzte. Udaltzaingoarekin elkarlanean egin dituzte atxiloketak, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak zabaldu duenez. Bost gazteetatik hiru adin txikikoak dira.

Atxiloketak salatzeko prentsaurrekoa egingo dute 19:00tan Iruñeko Udaletxe plazan.

Martxoaren 17an, milaka ikasle atera ziren kalera hezkuntza sistema propioaren alde. "Eredu euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista", eskatu zieten Euskal Herriko eragileei, eta oro har, hezkuntza komunitate osoari. Besteak beste, Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Baionan egin zituzten protestak.

Greba egunean ere hamabi lagun atxilotu zituzten: zortzi ikasle Gasteizen, eta lau Iruñean. Ertzaintzak lau ikasle identifikatu zituen Bilboko Hezkuntza Delegaritzaren aurrean egindako eserialdian.

Egun horretan, hainbat gaztek Iruñeko Udalari eraso egin zioten eta honek ika-mikak ekarri zituen manifestarien artean ere. Ikasle Abertzaleek, esaterako, erasoarekin ez zutela zerikusirik jakinarazi zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude