argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dituzte Iruñean atxilotutako sei gazteak
  • Epailearen aurretik pasa dira 2013ko Sanferminetako txupinazoan zintzilikatutako ikurrinaren harira Iruñean atxilotutako sei gazteak. Erresalbuzko neurrien pean libre geratu dira.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko urriaren 16a
Iruñean atxilotutako gazteak aske geratu dira (Argazkia: @eguzkibideoak).

Iruñeko udalean EH Bilduko zinegotzi den Patricia Peralesek ere deklaratu behar izan du epailearen aurrean baina ez dago kasuan inputatuta.

Auziperatuek hilabetero pasa beharko dute epaitegitik.