Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

  • IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.

Aske Guneko gazteak, atxilotu aurretik

2017ko maiatzaren 05an - 09:59

2013an Donostiako Bulebarreko Aske Gunea egin zenetik, urtero egin dituzte Libre Topaketak. Aurtengoa laugarren edizioa da eta  berezitasun bat izango du: Ertzaintzak duela lau urte Aske Gunean atxilotu zituen bederatzi gazteetatik lau bertan izango dira, ezarri zitzaien kondena bete baitute.

Uztailean bi urte beteko dituen Mozal Legea salatzeko lasterketa egingo da ostiralean, eta ondoren Axier Lopez Argiako kazetariak “Grabatu Polizia” ekimena aurkeztuko du. Axier Lopez Mozal Legearen bitartez zigortu zuten Polizia grabatu eta argitaratzeagatik, nahiz eta ondoren Espainiako Gobernuak atzera egin zuen.

Larunbat goizean, AKABeko abokatuek Mozal Legearen inguruko irakurketa juridikoa egingo dute, Eleak-Libreko kideek azalduko dute isunei aurre egiteko prestatu duten Protokoloa eta Lurralde Askea Dinamikak aurkeztuko du desobedientzia bideratzeko prestatu dituzten 100 Konpromisoen inguruko liburua. Arratsaldean, bestelako Donostia baten aldeko mahai ingurua egingo dute, hiriaren eraldaketarako konpromisoak zehazten hasteko eta Bretainako Notre Dame des Landeseko lagunak hamar urteotan garatu duten erresistentzia ereduaz mintzatuko dira.

Mobilizazio nagusia arratsaldeko zazpietan izango da, Bulebarrean. Mozal Legea salatu eta Aske Gunean parte hartu zuten gazteei eta haien senideei elkartasuna adieraziko diete. Gauean Aske Gunearen Afari Festa egingo da.

IV Libre Topaketaren bitartez Eleak-Libre mugimenduak dei egin nahi du uztailaren 2an egingo diren Mozal Legearen aurkako mobilizazio nazionaletara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Donostia
2017-07-07 | Xalba Ramirez
Donostiako Aske Guneko gazteek zigorra osorik bete beharko dute

Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.


2017-04-26 | ARGIA
Oier Lorente preso donostiarra askatu dute

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.


Ongietorri beroa Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola preso ohiari

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.


2015-04-21 | Igor Agirre
Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gazte bati Aske Gunean parte hartzeagatik

Gazte bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotzea saihesteko antolatutako Donostiako Aske Gunean parte hartzeagatik. Donostiako Auzitegiak “desobedientzia larria eta desordena publikoa” egotzita zigortu du 2013ko apirilaren 10eko... [+]


Eguneraketa berriak daude