argia.eus
INPRIMATU
Aske geratu dira Iragorri, Ruiz, Pinedo eta Mujika, epaia kaleratu bitartean
  • 2013ko urrian hasitako Segiren aurkako epaiketan aurkeztu ez izanagatik atxilotu zituzten lau gazteak.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko martxoaren 28a
Epaiketara aurkeztu ez eta ezkutuan ibili diren bitartean lau gazteak tarteka jendaurran agertu dira. Argazkian, Irati Mujika Amezketako merkatuan agertu zenekoa.

Orain, Epaiaren Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek ebatzi dute epaia publiko egin bitartean kalean egon daitezkeela.

Idoya Iragorri, Unai Ruiz Pou, Goizane Pinedo eta Irati Mujika urrian epaitu behar zituzten beste 36 gazterekin batera 26/11 sumarioan. Epaiketan ez aurkeztea erabaki zuten ordea, hautu horrekin “militantzia politikorako eskubidea” aldarrikatuz; eta hiru hilabetez ezkutatu egin ziren atxilotu zituzten arte.

Bakoitzarentzat seina urteko espetxe-zigorra eskatzen du fiskalak, hamarna urte berriz akusazio partikular gisa aurkeztu Dignidad y Justicia elkarteak. Defentsak baldintza gabeko askatasuna eskatu du.