Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

  • Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.

Topatu.eus @topatu_eus
2016ko ekainaren 07a

Herri Libre bihurtu zuten Gernika-Lumo 2014ko abenduan. Ustez 'terrorismoaren gorazarrea' egiten zuen pankarta bat eusten zuen makilan aurkitutako hatz-marka batzuk frogatzat hartuta kondenatu zuten Jone Amezaga Arriaga gazte errigoitiarra 18 hilabeteko espetxe zigorrera.

Irmoki gaitzetsi zuen Bizkaiko herriak Espainiako Auzitegi Gorenak berretsitako kondena eta mugimendu plurala artikulatzea lortu zuten ehunka herritar bilduz. 

Hamar egunean espetxean aurkezteko agindua iritsi zitzaion Amezagari. Ertzaintzak ordea, txosten bat aurkeztu zion kasuko epaileari hamar egun horiek kendu eta gaztea "bilatu eta atxilotzeko" argudioak emanaz. Idazki horrek "zantzu politikoak" zituela salatu zuen 'Jone Libre' mugimenduak, haren espetxeratzeak ere bazuela 'politikotzat' adieraziz.

21 egun eman zituen ezkutuan, herritik alde eginda, Jone Amezaga Arriagak. Bitartean, gazteak herrian libre bizi ahal izateko baldintzak sortzeko saiakera egin zuten ehunka herritarrek. Aterki laranjak erabili zituzten Ertzaintzak 'lehen bai lehen' espetxean nahi zuen gaztea babesteko. 

2014ko abenduaren 13 eta 14an Herri Libre bihurtu zuten Gernika-Lumo, eta bertan azaldu zen, herritarren babespean eta libre bizitzeko hautua eginda Amezaga.

Abenduaren 15ean “aspaldi ikusi gabeko bortizkeria erabiliz” sartu zen Ertzaintza Gernika-Lumoko merkatuan Jone Amezaga atxilotzera. Kalez jantzitako poliziek ezin izan zuten gaztea babesteko herritarrek osatutako besarkada hautsi, eta beltzak sartu ziren Amezagaren inguruan zegoen jendea jipoitzera.  

Hemezortzi hilabeteko espetxe zigorraz gain, dispertsioa eta isolamendua ere sufritu ditu gazteak. Orotara, hiru hilabete eman zituen isolatuta Zaballan (Araba) eta pare bat aste Soto Del Realen (Madril) dispertsio politikaren ondorioz. Gainontzeko kondena Brievako espetxean (Avila) bete du.

Ekainaren 11n geldituko da aske gazte errigoitiarra.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

BIDEO BILDUMA

 

 

 

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Jone Libre dinamika  |  Gernika  |  Errigoiti

Jone Libre dinamika kanaletik interesatuko zaizu...
2016-10-06 | Axier Lopez
Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten ertzainek herriko merkatuan.


Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!


2015-01-12 | Malen Aldalur
19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.


2014-12-17
Jone Amezaga babestuz, herri librea eraiki
MULTIMEDIA - erreportajea

JoneLibre dinamikak Gernikako irudiekin egindako bideo laburpena. Bertan Jone Amezagaren inguruan eraikitako babes mugimendua ikus daiteke.


Jone Amezaga atxilotu du Ertzaintzak bortizki

Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu du Jone Amezaga gaztea Gernikako merkatu plazan. Lekukoek kontatu dutenez, polizia autonomikoak modu bortitzean egin du atxiloketa, borra hedagarriak erabiliz besteak beste. Manifestazioa deitu dute atxiloketa salatzeko: 20:00etan abiatuko da Merkurio plazatik.


2014-12-13
Jone Amezaga: "Jaurlaritzak ez luke Espainiako Gobernuaren lan zikina egin behar"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Jone Amezagari egindako elkarrizketa, 18 egunez ezkutuan egon ostean kalera atera den momentuan.


2014-12-13
"Jaso dugun elkartasun beroak estaltzen ditu egunotako urduritasuna eta ardura"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Jone Amezagaren gurasoei elkarrizketa. Gernikako gazteari babesa eskaintzeko asteburu honetan antolatu duten Herri Librea ekimenean.


2014-12-12 | Nerea Ibarzabal
Jone Amezaga: “Jendeak erakutsitako konpromisoak egingo du herri hau libre”

Jasotako babesagatik esker ona adierazi du Jone Amezaga atxilotze arriskuan dagoen gazteak, Garari, Berriari eta Topaturi eskainitako elkarrizketetan.

Asteburu honetan Gernikara joateko deia egin dio jendarteari, berari libre bizitzeko aukera emateaz gain, “datozen epaiketa politikoetan auziperatutakoek ere aukera hori izan dezaten”.


2014-12-05 | Nerea Ibarzabal
Ertzaintzak desobedientzia zibila kriminalizatu nahi duela salatu dute

Eleak mugimenduak eta Euskal Herriko Libre lan taldeek adierazpenak egin dituzte, Ertzaintzak Madrilgo Auzitegi Nazionalari bidalitako txostena ezagutu ostean. Jone Amezagaren atxiloketa aurreratu nahi izatea onartezintzat jo dute, “desobedientzia zibila kriminalizatzea” delako.


2014-12-03 | ARGIA
Ertzaintzak ez du herri harresirik nahi

Herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen ditu argazkiz lagunduta. Amezagaren kasuan, atxiloketa egiteko dagoen 10 eguneko epea kritikatzen du, desobedientzia ariketa aurreikusten dela argudiatuta. Dokumentua ARGIAren eskuetara heldu da eta osorik daukazue... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude