argia.eus
INPRIMATU
Aske gelditu da GKSko kide Gabi Daraspe
  • 2018ko kondena eteteko eskaria onartu du epaileak, eta libre utzi dute azken egun hauetan Martutenen preso zegoen urruñarra.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 02a
Gedar

Maiatzaren 26an Itziarren atxiloturiko Gabi Daraspe GKSko militante urruñarra ekainaren 1ean atera da kalera, Martuteneko kartzelan sei egun pasaturik. 2018ko kondena etetea onartu dio epaileak. Ikasle greba bateko gertakariak zirela-eta jarri zioten zigorra 2018an.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak finkatu manifestazioa mantendua da: ostiralean abiatuko da 19:00etan Baionako San Andres plazatik. Hain zuzen, beste bi auzi dauzka irekita Daraspek bere aurka.