Askatasuna, aurrez aurre

  • Azken bost urteetako lanaren balantzea egin du Harrerak; espetxetik edo erbestetik itzultzen direnei laguntza ematen die elkarteak. Presoa espetxetik atera aurretik saiatzen da Harrera diagnosi bat egiten, eta kaleratzen denean zer topatuko duen, eta zer laguntza behar izango duen jakiten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 03an - 13:08
Josu Diaz de Heredia preso ohiaren zinta.

"Askatasuna gauza handia da, baina batzuetan ez da kontu erraza izaten". Iosu Diaz de Heredia preso ohi gasteiztarrak zinta batean laburbildu du espetxean edo erbestean urte luze pasatu duten pertsonek herrira itzultzean zer sentitzen duten. "Zaila da jendeak ulertzea kaleratzen zaituztenean zer gertatzen den; jendeak uste du dena ondo dagoela, pozik egon behar zarela, baina espetxe osteko garaia latza da". Hala dio Gotzone Lopez de Luzuriagak; aguraindarra preso egon zen ia 25 urtez, eta tarte horretan, kartzelan zegoela, minbizia atzeman zioten. 2013an askatu zuten Lopez de Luzuriaga, baina ez gaixotasun larria zuelako, Parot doktrina bertan behera utzi zutelako  baizik. 

Haren esanetan, espetxearen osteko egoera ezezaguna da: "Espetxean gertatzen denaz oso ohituta gaude hitz egitera, baina ateratzen zarenean etxe osoa eraiki behar duzu, ez da erraza, ez da polita". Are gutxiago ingurukoak faltan baldin badituzu edo laguntzeko aukera ez badute. 

Kaleratzen ari ziren lagunek zituzten arazoak gero eta larriagoak zirela ikusita, 2012. urtean sortu zuten Harrera elkartea, helburu oso zehatzarekin: "Euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, ahalik eta laguntza handiena ematea jendarteari egokitzeko, eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko". 

Presoa espetxetik atera aurretik saiatzen da Harrera diagnosi bat egiten, eta kaleratzen denean zer topatuko duen, eta zer laguntza behar izango duen jakiten.

Agurtzane Izarza preso ohi eta Harrera elkarteko kideak azaldu duenez, gauza premiazkoenak lotzen hasten dira: "Presoa erroldatu, NANa atera, osasun txartela egin, Lanbiden alta eman. Gero, pertsona horrekin egoten gara, eta saiatzen gara irtenbide bat ematen, arlo ekonomikoan". Egun, preso ohi guztiek eskubidea dute espetxetik atera ondorengo diru-laguntza kobratzeko –Espainiako Gobernuak 2014. urtean ukatu zien ETAko presoei, baina atzera bota zuen Auzitegi Konstituzionalak–. Edozein modutan, Harrerak bostehun euroko laguntza eskaintzen die, ibiltzen hasteko. "Barruan egon zarenean lagunak eta familia izan dira zure sostengu ekonomikoa, eta ateratzen zarenean berriro eskatzen egon beharra ez da erosoa; zuk zure independentzia berreskuratu nahi duzu", azaldu du Lopez de Luzuriagak.

Lana bilatzeko arazoak

Arlo ekonomikoan ere lana bilatzeko traba ugari izaten dituzte espetxetik edo erbestetik itzultzen diren lagunak. Asko eta asko 40 urte pasatu dituzte kartzelan edo erbestean, eta gabezi handiak dituzte lana aurkitzeko: prestakuntza gutxi dute, gidabaimena iraungita, ordenagailuak eta sakelako telefonoak erabiltzeko arazoak dituzte, edo ez dakite curriculuma egiten.

Albiste hau Arabako Alean argitaratu dute eta Estitxu U. Lopez de Arkautek egin du. ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia erabilita. Erreportajea Alearen 111. zenbakian irakur daiteke osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude