argia.eus
INPRIMATU
Askapenaren aurkako epaiketa urriaren 19an hasiko da
  • Erakundearen ilegalizazioa eta bost kideri seina urteko espetxe zigorra eskatzen dizkiete. Urriaren 19an abiatuko da erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Garazi Zabaleta 2015eko ekainaren 26a
Uztailaren 4an eginen dute prentsaurrekoa Herriak Libre dinamika aurkezteko (argazkia: askapena.org)

Askapenaz gain, Askapeña Bilboko konpartsa eta Herriak Aske eta Elkar Truke taldeen ilegalizazioa ere eskatu dute. 

Uztailaren 4an prentsaurrekoa eginen dute epaituek Herriak Libre dinamika aurkezteko. Epaiketari "herri bezala" erantzutea bilatuko da dinamikarekin: "Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako kideekin batera, epaiketa politiko berri hau salatuko dugu".

2010eko Askapenaren aurkako operaziotik dator urriko epaiketa. Zortzi lagun atxilotu zituzten operazio hartan.