argia.eus
INPRIMATU
Asier Zabaleta: "Bideoak dantzarekin harreman ederra izaten du, giro liluragarria sor dezake"

2007ko uztailaren 13a

"Ez naiz inongo egiaren jabe, eta ez naiz inor beste inori ezer erakusteko (...) Neure buruari egin dizkiodan galderak partekatzen saiatzen naiz, ikusleak bere buruari egin diezazkion (...) Euskal Herriko nahiz kanpoko programatzaile ugari biltzen da egun hauetan hemen (Donostiako Antzerki Ferian) eta aukera asko zabaltzen dira gure lanen etorkizunerako (...) Gizabanakoaren kontraesanak aztertzen dituztenak gustatzen zaizkit bereziki; eta zentzu horretan dantza edo gorputzaren erabilera aldarrikatu nahi nituzke ideiak transmititzeko lanabes bezala". (2007-07-13)