argia.eus
INPRIMATU
Asier Serranok ‘Eskuetan mapak’ nobela kaleratu du

2007ko irailaren 18a

Asier Serrano idazle eta musikari eibartarrak Eskuetan mapak (Txalaparta) nobela argitaratu du. Lau lagunek 90eko hamarkadan Eibarko Zuloan bizi izandakoak kontatu ditu Serranok liburuan. Liburua autobiografikoa da hein batean, baina fikzioari ere uzten dio lekurik.