argia.eus
INPRIMATU
Asier Serrano: “Adiskidantzaren gorazarrea da nobela hau”

2007ko azaroaren 20a

Eskuetan mapak nobelari buruz: "Hori da (nobelaren egituraketa) lan gehien eman didana. Estilo desberdinak nahasten dira nobelan. Gehien kostatu zaidana hariak lotzea izan da, zinemaren estilora jo dut horretarako. Besterik da asmatu dudan edo ez. Nobela garatzen disfrutatu dut edonola ere. Ordenagailuaren parean eroso sentitu naiz, beldurrak kentzea gozatua izan da. Esaterako, musika grabatzean beti sufritu dut, orain berriz neure mugak onartzen ditut, eta nork bere mugak onartuz gero, zertarako gai den edo ez, onartzen duenean, disfrutatzeko unea iristen zaio. Bizitza ikasketa prozesua da". (2007-11-18, 2.111. zenbakia)