argia.eus
INPRIMATU
Asier Ormazabal Lizeaga aske, 23 urteko espetxealdia beteta
  • Azaroaren 29an atera da kalera Asier Ormazabal Hernaniko euskal preso politikoa, 23 urte kartzeletan eman ondoren. 1997an atxilotu zuten Bretañan.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 30
Asier Ormazabal Lizeaga, Teruelgo kartzelatik irtendakoan. Argazkia: Etxerat.

Espainiako estatuko kartzeletan eduki dute azken 18 urteetan: Galiziako Pontevedran, Asturiaseko Villabonan, eta azken bederatzi urteak Teruelen. Bera zen Teruelen zegoen azken euskal presoa.

Dispertsioaren zartada

2017an Ormazabal Teruelen bisitatzetik bueltan zetozen bere lagunek kotxe istripua izan zuten Zaragozan. Autoa errepidetik irten zen eta bi lagun ospitaleratuak izan ziren.