argia.eus
INPRIMATU
Asier Larrinaga: “Testuak aldrebestuta gelditzen dira teletipoak euskaratzeagatik”

2007ko azaroaren 27a

"Oso zabaldua dagoen gramatika akats bat mugagabearena da. Hortik aurrera akats gramatikalak ez dira hainbeste. Beste era bateko arazo bat dago, adibidez, kazetari hasiberriekin. Euren buruarengan konfiantzarik ez dute eta euren akatsa da maizegi jotzen dutela teletipora. Horrek dakar testuak euskaraz aldrebestuta gelditzea, teletipoa euskaratzen saiatzeagatik. Bestelako arazoak hiztegi arazoak dira; kontsultak egitera etortzen zaizkigu, eta ezin ditugu berehala eman. Diskurtso arazoak ere egoten dira maiz". (2007-11-27)