argia.eus
INPRIMATU
Asier Hormaza: “Euskal Herrian lan egitea lortu dut; maletak hartu eta Madrilera joateko astirik ere ez dut izan”

2007ko uztailaren 10

"Egia da euskal aktore askok Madrilera joan behar izan dutela lanera, eta nik berriz, lana hemen egitea lortu dudala. Baina beharra baino, ez dut ia astirik izan maletak hartu eta Madrilera joateko. Lana Euskal Herrian egitea lortu dut eta horretaz harro nago, bertako kulturaren alde eta euskararen alde lan egin dudalako. Azken finean, euskalduna naiz (...) Aktore izateko ikasten ari direnei pazientzia izateko eta lana gogor egiteko eskatzen diet. Baita ere, indar guztiekin tinko jarrai dezatela dituzten helburuak". (2007-07-10)