"Hemen pentsatzen dugu diru publikoan dagoela giltza eta hori ez da hola, ez duelako hainbesterako ematen eta gainera jendea oso nagia bihurtzen da. Euskal Herrian produktoreen hutsune nabarmena daukagu. Ez dago inor. Bueno, egon badaude, baina oso gutxi egiten da (...) Nik neuk, ahal banu, ETBri goitik beherako astindua emango nioke, rri-rra! Telebistan, sortu beharrean kopiatu egiten da eta horri erabat absurdoa deritzot (...) ETB-1 katea publikoa eta euskaraz izanda, ez daukagu zertan audientziari begira egon (...) Gauza berriak eta desberdinak egiteko aukera edukita, audientziarekin itsututa gabiltza oraindik". (2003ko otsaila-martxoa, 19. zbk.)