argia.eus
INPRIMATU
Megauploaden oinordeko Mega webgunea sortu dute, eta hasieratik euskaraz dago
ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 21
50 GBra arteko edukiak doan biltzeko aukera ematen du zerbitzu berriak.

Dropbox edo Google Drive moduko zerbitzua da eta 50 GBra arteko artxiboak doan biltzeko aukera ematen du. Sortzaileak ez ditu Megauploadekin egindako akatsak errepikatu nahi izan eta zifratutako sistema garatu du, erabiltzaileak soilik izan daitezen euren edukiaren erantzule.

Zerbitzu berria Chrome nabigatzilearekin erabiltzea da gomendagarriena, Guillermo Rodriguez kazetariak The Huffington Post-en dioen moduan. Behin alta emanda, Megaren bidez erabiltzaileek artxiboak igo ahal izango dituzte euren kontuetara. Ondoren, nahikoa izango da haren gainean saguaren eskuin botoiarekin klik egitea, URLa sortu eta beste edozeinekin partekatzeko.