argia.eus
INPRIMATU
Artxibatu egin dituzte EH Bilduko zortzi karguren aurkako inputazioak
  • Herriko festetan, txupinazoaren unean ikurriña jartzeagatik Espainiak Nafarroan duen ordezkariak jarriak zituen salaketa horiek. Leitza, Irunberri, Tafalla, Goizueta, Doneztebe eta Bakaikuko zenbait hautetsiri eragiten zien inputazio sorta horrek.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 26a
Argazkia: EH Bildu.

Artxibatu egin dituzte Auzitegi Nazionalean Nafarroako zenbait herritakoEH Bilduko zortzi alkate eta hautetsiri jarriak zizkieten inputazioak. Herriko jaietako txupinazo unean udaletxeetan ikurriña jartzeagatik Espainiak Nafarroan duen Ordezkariak jarriak zituen salaketa horiek, Carmen Albak. Salatu dute iazko udan EH Bilduren aurkako kanpaina jarri zuela martxan. Leitza, Irunberri, Tafalla, Goizueta, Doneztebe eta Bakaikuko zenbait hautetsiri eragiten zien inputazio sorta horrek.

Carmen Alba da Espainiako ordezkaria Nafarroan. Haren dimisioa eskatu dute zortzi hautetsiek. Eta ez hori bakarrik, Epainiak Nafarroan duen ordezkaritza bera ere zentzugabea dela iritzi dute.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra