Masek esan du urte bukaerarako erreferendumerako data eta galdera zehaztuko direla. Ez du zehaztu itauna independentziaz izango den; katalanek beren “etorkizun politikoa” erabakitzeko aukera edukitzea onartzen du.
Galdeketa 2014an egingo dela azaldu du Kataluniako President-ak, baina beti ere Espainiako Estatuarekin hitzartuta edo behintzat gutxieneko “tolerantzia” bat badago. Halere, Espainiarekiko negoziazioak ondo aterako ez balira, erreferenduma aurrera eramateko legezko aukera guztiak erabiltzeko prest agertu da Mas. Plebiszitua aipatu du berriz: “Hori ez da nik nahi dudana, baina kataluniarren ahotsa eta botoa isilarazi nahi badute, azken aukera moduan egin egingo dut”.